Lorategi eta terrazak

Landaretza eta lorezaintza gure grin handienetarikoak dira.
Itxura naturalista edo basatia duten lorategiak edo landaretza apaingarria duten hiri-espazioak; baina, betiere, bertako landaretzaren, egokitutakoaren eta inguruko ekosistema naturalen arteko oreka mantentzen saiatuz.

Gure etxeetan eta lan-eremuetan naturaz gozatu ahal izatea pribilegio handenetariko bat da. Naturak konexioa eta ongizatea ematen dizkigu, gure ingurunearen kalitatea handituz eta hobetuz.

Dagoeneko erabiltzeko prest dauden proiektu integralak eskaintzen ditugu, eta baita aldizkako aholkularitza ere.