Niri buruz

Kaixo, Zuriñe Zelaia Arroyabe naiz, arkitektoa eta paisajista eta neure estudioa dut Vitoria-Gasteizen.

Nafarroako Unibertsitatearen Arkitektura Goi Eskola Teknikoan (ETSAUN) lizentziatu nintzen 2003an. Arkitekturaren eta paisajismoaren esparruan, Iruñea, Durango, A Coruña eta Coloniako (Alemania) hainbat estudio eta administrazio publikotan trebatzen jarraitu nuen.

Nire profila teknikoa eta sortzailea da, diziplina anitzeko taldetan lan egiteko gaitasun handikoa.

Malgua, moldakorra, sortzailea, erabakitzailea eta eraginkorra izatea dira nire ezaugarriak, xehetasunekiko sentikortasuna eta arreta izatearekin batera.

C.V.

Lan egiteko modua

Nire formakuntza bikoitzak balio erantsia eta ikuspuntu osoa ahalbidetzen ditu.

Moldaketan eta pertsonalizazioan dago nire zerbitzuen gakoa.

Zugatik eta zuretzat egiten dut lan prozesu guztian zehar, diseinutik hasi eta obraren zuzendaritzara arte, izan proiektu partizialetan, integraletan, nahiz azken apaingarrietan.

Kolaboratzaile sare bat daukat, zeina proiektuaren arabera koordinatzen dudan. Diziplina anitzeko talde honetan arkitekturako, paisajismoko, ingurumeneko, ingeniaritzako eta topografiako profesionalak daude; aldi berean, eraikuntza eta altzarien salmentako nahiz barne-diseinuarekin harremana duten gremioko enpresak daude.