Urbanizazioa eta espazio publikoa

Paseatzeko eta bizikletan ibiltzeko egokiak diren hiriak gustatzen zaizkigu, kalitatezko espazio publiko, funtzional eta seguruak dituztenak. Landaretza nahiz naturaz betetako espazio interesgarri eta erosoen alde egiten dugu. Ongizatea eta bizi-kalitatea gehitzeaz gain, garapen eta mantenu jasangarria bermatzen duten espazioen alde.

Arkitekturan eta paisajismoan dugun formazio bikoitzak hainbat profesionalekin dugun elkarlana ahalbidetzen du. Horrela, eskala handiko proiektuak eraman ditzakegu aurrera, baliabide naturalak eta ingurumena aprobetxatuz, edo naturan oinarritutako irtenbideak proposatuz.

Zuriñe Zelaia Arroyabe KalekoLan kolektiboaren sortzaile eta bazkide izan zen. Kolektibo honek, Vitoria-Gasteizko espazio publikoen erabilera alternatibo baten alde egin zuen hainbat urtez.