Paisajismoa

Gure bizitzeko modua eta besteekin harremantzeko modua baldintzatzen duen kanpoaldeko espazioa da paisaia. Paisajismoa paisaia hori diseinatzen, ordenatzen eta kudeatzen duen diziplina da.

Horregatik gustatzen zaigu hainbeste, pertsonen bizi-kalitatea aldatu eta hobetu dezakegulako, proiektu bakoitzean landaretza eta elementu naturalak aprobetxatuz.

Neurri eta eskala oso desberdinetako paisajismo-proiektuak garatzen ditugu, bezero publiko nahiz pribatuentzako. Arkitektura eta paisajismo munduko profesionalekin dugun lankidetza nazional eta internazionalak, proiektuei ikuspuntu, sormen eta forma berriak gehitzen dizkie.

Urbanizazioa eta espazio publikoa

Lorategi eta terrazak

Dokumentu estrategikoak