Diseinua eta proiektua
Zelaia arquitectura+paisaje, 1618 Arquitectura
Bezeroa
Ipurua Merkatu Plaza, Eibarko Udala
Kokalekua
Eibar (Gipuzkoa)
Herritarren parte-hartze prosezuan eraikin baten beharrak eta erabilerak zehazten dira.
Eraikinaren barrualdea errespetatuz, birgaitze integrala egin da, baina hasierako bolumenaren hain bereizgarria eta baliotsua den bolumetria eta banaketa errespetatuz. Orain altuera bikoitzeko espazio argiaz goza daiteke.
Lehen barazkiak eta garaiko produktuak saltzen ziren lekua, egun jolasteko, irakurtzeko, antzezteko eta aukera berriak sortzeko espazio bihurtu da.
Proposamenak erabilera anitzeko eremu bat barne-hartzen du, hainbat gauzetarako: tailerrak, emanaldiak, irakurketa eta sorkuntza eremua, haurren psikomotrizitaterako gunea, hainbat gela eta liburutegia.
Erdisotoan dagoen solairuko kafetegia plazatxoarekin eta kanpoko espazioarekin lotu da (proiektuaren baitan ere eraldatu dena) hiriko pertsona ororen irisgarritasuna bermatzeko.