Gurutzmendi eskolako jolastokiaren naturalizazioa

Diseinua eta proiektua
Zelaia arquitectura+paisaje

Obra zuzendaritzaren laguntza teknikoa
Zelaia arquitectura+paisaje

Obra egikaritzea
Lam Medio Ambiente

Bezeroa
Vitoria-Gasteizko Ingurugiro Gaietarako Ikastegia

Ikastetxea
EIC Gurutzmendi Haureskola PHE y CEIP San Ignacio HLHI

Argazkiak
Jon Urdangarin

Kokalekua
Vitoria-Gasteiz

Zolatutako eta gogortutako jolastokia eraberritzea Naturan Oinarritutako Konponbideak (NOK) erabiliz

Proiektua bi ikastetxeren jolastoki komuna eraberritzean datza: haurtzaindegi bat eta haur hezkuntzako ikastetxe bat.

Proposamenak mikro-paisaiak eta jolastoki handia kolonizatzen duten esku-hartze txikiak barne-hartuko ditu, egungo patioaren nolakotasuna errespetatuz eta dagoeneko dauden instalazioak aprobetxatuz eta hobetuz. Jolastokiaren azalera handiaren eta obrarako erabilgarri dagoen zenbateko ekonomiko mugatuaren konbinazioaren ondorioa da estrategia hau.

Jolas eremuen inguruko landare-parterrak, zabuetarako hondar-eremu berria, topografia eta landaretzari esker mugimendua sortzen duen alfonbra…

Proiektu hau Vitoria-Gasteizko Udalak gauzatutako eskola-jolastokien naturalizazio prozesuaren parte da, jolastokia aldaketa klimatikora egokitutako hezigune batean eraldatzen saiatuz, hezkuntza komunitatearen parte-hartze aktiboarekin eta hezkidetza, inklusioa eta jasangarritasunaren ikuspuntuak txertatuz, hezkuntzarako baliabideak sortuz.

Eraldaketaren helburu nagusia itzalak, lurraren iragazkortasuna eta landaretzaren gehikuntza maximizatzea da. Aldi berean, elkarreragina, esperimentazioa eta naturarekiko harremana errazten duten espazioak sortzea.

Jolaserako eta elkarreraginerako aukera berriak sortzea landaretza eta naturaren bitartez